2007/05/18

Zeintzuk dira izaki bizidun zaharrenak? Zenbat urte dute bizirik dirauten zuhaitzik zaharrenek?



Britlecone pinuak edo pinus longaeva, ez dira zuhaitz altuegiak ezta zabalegiak ere baina luze bizi dira. Esan daiteke Planetan bizi diren izaki bizidun zaharrenak direla.
Ale askok 3000 urte bizirauten dute eta bizirik dagoen zaharrenak 5000 urte inguru ditu. Jada hildak dauden 7000 urteko aleak ere ezagutu dira.
Utha, Nevada eta Kaliforniako ekialdean topatu daitezke.
Hementxe irudietan duzuna, Methusalah izenarekin ezagutzen da eta K.a. 2832 urtean jaio zen beraz gaur egun 4838 urte ditu, Lurra planetako izaki bizidunik zaharrena.
Itsasotik gora 300 metrotara bizi da eta bere kokapen zehatza sekretupean gordetzen da hobeto babesteko.

No hay comentarios: