
Tenperatura baxuak edo tenperatura kriogenikoak, 120 K azpitiko tenperaturei deritzo. Horrela erabaki zuen 1971. urtean aditu talde batek.
Maiz, airearen lurruntze puntua hartu egin da erreferentziatzat, horrelako tenperaturak aipatzerakoan ( airearen lurrunketa puntua 80 K ingurukoa da ).
Tenperatura baxuak neurtzeko gas termometroak erabiltzen dira. Baita ere termometro akustikoak erabili daitezke, kasu honetan tenperatura, soinuak gas batean hedatzeko duen abiadurarekin lotzen da eta horrela tenperatura oso baxuak neurtu daitezke ( lotura ere bada zirkuitu elektrikoen ezaugarri batzuekin ).
1 K azpitik tenperatura termodinamikoa neurtzeko, metodo nuklearrak eta magnetikoak erabiltzen dira.






