2007/06/21

Bestelako galderak 07 06 21

- Zer dute beltzek korrikalari hobeak izateko? Ekaitz
- Bizi daiteke lorik egin gabe?
- Egia da lokarturik gaudenean gure gorputza luzatzen dela? Mikel
- Hil ondoren azkazalak eta hilea hazitzen dira? Arkaitz
- Zergatik erortzen da ilea?
- Zein da Lurreko izaki bizidunik txikiena? eta handiena? Paula
- Zerk sortzen du buruko mina? Alizia
- Zein da animalia espezierik ugariena? Mirari

Bestelako galderak 07 06 21

- Ba al dago belarrietako eta begietako minbizia?
- Nolakoa da sugeen estaldura?
- Zenbat denbora iraun dezakegu jan gabe? eta edan gabe? Aritz
- Soinu berdina, denok berdin entzuten dugu? eta zaporeak berdin antzematen ditugu? Esti
- Ba al dago beste unibertso bat? Ieltxu
- Zer dago zulo beltz batean? Unai
- Zergatitik hil egiten dira erleak ziztatu eta gero?
- Zergatik gara batzuk ezkerrak eta beste batzuk eskuinak?
- Materia ez bada sortzen eta ez bada desagertzen, nondik dator?

2007/05/18

Nola neurtzen dira 0 eta 50 K tenperaturak?



Tenperatura baxuak edo tenperatura kriogenikoak, 120 K azpitiko tenperaturei deritzo. Horrela erabaki zuen 1971. urtean aditu talde batek.
Maiz, airearen lurruntze puntua hartu egin da erreferentziatzat, horrelako tenperaturak aipatzerakoan ( airearen lurrunketa puntua 80 K ingurukoa da ).

Tenperatura baxuak neurtzeko gas termometroak erabiltzen dira. Baita ere termometro akustikoak erabili daitezke, kasu honetan tenperatura, soinuak gas batean hedatzeko duen abiadurarekin lotzen da eta horrela tenperatura oso baxuak neurtu daitezke ( lotura ere bada zirkuitu elektrikoen ezaugarri batzuekin ).
1 K azpitik tenperatura termodinamikoa neurtzeko, metodo nuklearrak eta magnetikoak erabiltzen dira.

Zer gertatzen da espermatozoidearen buztanarekin ernalkuntza gertatu eta gero?


Non eta nola berotzen da gure odola?

Zer egiten dute astronautek kaka eta gernuarekin beren bidaietan?

Zeintzuk dira izaki bizidun zaharrenak? Zenbat urte dute bizirik dirauten zuhaitzik zaharrenek?



Britlecone pinuak edo pinus longaeva, ez dira zuhaitz altuegiak ezta zabalegiak ere baina luze bizi dira. Esan daiteke Planetan bizi diren izaki bizidun zaharrenak direla.
Ale askok 3000 urte bizirauten dute eta bizirik dagoen zaharrenak 5000 urte inguru ditu. Jada hildak dauden 7000 urteko aleak ere ezagutu dira.
Utha, Nevada eta Kaliforniako ekialdean topatu daitezke.
Hementxe irudietan duzuna, Methusalah izenarekin ezagutzen da eta K.a. 2832 urtean jaio zen beraz gaur egun 4838 urte ditu, Lurra planetako izaki bizidunik zaharrena.
Itsasotik gora 300 metrotara bizi da eta bere kokapen zehatza sekretupean gordetzen da hobeto babesteko.